Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburuan pilota partida ugari jokatu beharko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek. Gipuzkoako Herriarteko partidak bihar, ostirala, jokatuko dituzte, eta Berria txapelketako kanporaketa igandean jokatuko dute. Era berean, Udaberri eta Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketetan ere arituko dira.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek asteburu betea dute. Gaurtik igandera bitartean hainbat txapelketatako partidak jokatuko dituzte. Gaur eta larunbatean Udaberri eta Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketetako partidak jokatuko dituzte. Aldiz, bihar, Gipuzkoako Herriarteko partidak jokatuko dituzte, eta igandean, Berria txapelketako kanporaketa jokatuko dute Andoainen.

Gurea pilotalekuan gaur, osteguna, eta etzi, larunbata, jokatuko dituzte partidak. Hona hemen partida horien zerrenda:

Osteguna
  • 19:00etan, infantilen lehenengo mailako eskuz binakako partida: E. Aldazabal eta U. Segurola - Ilunpe 3
  • 19:00etan, nagusien lehenengo mailako lau eta erdiko final zortzirenetako partida: J. Oteiza - Zubizarreta (LAPKE)
Larunbata
  • 15:30ean, kadeteen bigarren mailako final-zortzirenetako lau eta erdiko partida: J. Azkoitia - M. Azpiazu (Ilunpe)
  • 15:30ean, nagusien lehenengo mailako lau eta erdiko final-hamaseirenetako partida: J. Juaristi - Ruiz de Larramendi (LAPKE)
  • 15:30ean, kadeteen lehenengo mailako lau eta erdiko final-zortzirenetako partida: D. Galarza - Castro (Tolosa)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide