Eskuz binakako pilota partidak jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek, ostiralean eta igandean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko urt. 5a, 09:19

Iñaki Azkoitiak, berriz, trinketeko finalerdia jokatuko du igandean, Iruran (Gipuzkoa). Gurea pilotalekuan, hiru pilota partida ikusteko aukera izango da ostiralean eta igandean.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek urteko lehen pilota partidak jokatuko dituzte aste honetan. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dituzte partidak. Iñaki Azkoitiak, berriz, trinketeko finalerdia jokatuko du EPLE taldeko Azpirozen aurka, igandean, Irurako Ametsa trinketean. Oteizako beste bi bikotek, berriz, eskuz binakako Euskal Herriko txapelketak hasiko dituzte.

Hona hemen Gurea pilotalekuan jokatuko diren partiden ordutegiak:

Ostirala

  • 19:00etan, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida: A. Juaristi eta J. Juaristi - Hernani.
  • 19:00etan, nagusien 1. mailako eskuz binakako partida: A. Oteiza eta A. Azkoitia - Tolosa 2.

Igandea

  • 11:00etan, Euskal Herriko jubenilen eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Alde Zaharra.

Ikusi ordutegi guztiak, hemen:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide