Mikel Aranbarrik Oñatiko San Migel Txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko urr. 4a, 08:20
Aranbarri, eskuinean.

Oteiza pilota elkarteko pilotariak Iztuetarekin jokatu zuen binakako esku pilota txapelketa Oñatin (Gipuzkoa).

Oteiza pilota elkarteko Mikel Aranbarri pilotari azkoitiarrak Oñatiko San Migel Txapelketako txapela jantzi du. Aranbarrik eta Iztuetak 22 eta 10 irabazi zieten Zubizarretak eta Telleriak osatutako bikoteari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide