Abuztuaren 20ra luzatu dute Oteiza pilota elkartearen klaseetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko abu. 6a, 15:32

Bi modu daude izena emateko: 667 50 39 18 telefono zenbakira deituta eta azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Horretarako azken eguna abuztuaren 20a izango da, eta 7 urtetik gorako neska-mutilek eman ahalko dute izena klaseetan.

2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan ari dira Oteiza pilota elkarteko kideak, eta 7 urtetik gorako neska-mutilek —2014. urtean edo lehenago jaiotakoak—, dagoeneko eman dezakete izena pilota klaseetan. Horretarako, bi modu ezarri dituzte Oteizakoek: 667 50 29 18 telefono zenbakira deituta eta azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora idatzita. Luzatu egin dute izen-ematea, eta pilota ikastaroetan interesa dutenek abuztuaren 20ra bitartean izango dute horretarako aukera.

Mezu horietan ikaslearen izen-abizenak, jaiotze-data eta gurasoaren edo arduradunaren izen-abizenak zein mugikorreko zenbakia zehaztu beharko dira. Horrez gain, ikaslea astean entrenamendu batera edo bitara joango den ere adierazi beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide