Mikel Aranbarri, Udaberri Txapelketako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko eka. 18a, 22:05
Mikel Aranbarri, eskuinean.

Pilotari azkoitiarrak Tolosan utzita jokatu du Udaberri Txapelketa, eta 22-8 irabazi du finala Iker Garciarekin batera.

Mikel Aranbarri Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotari azkoitiarrak gazteen edo jubenilen lehen mailako Udaberri Txapelketako binakako txapelketa irabazi du Idiazabalgo Iker Garciarekin batera.

22 eta 8 menderatu dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan Beasaingo Murumendi pilota elkarteko pilotariak. Aranbarrik Tolosako pilota elkartean utzita jokatu du txapelketa, Oteiza Pilota Kirol Elkarteak eta Tolosako pilota elkarteak lortutako adostasunaren baitan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide