Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketaren finalak jokatuko dituzte ostiralean, Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2021ko mar. 17a, 08:37

Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek pilota partidak.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek hainbat partida izango dituzte jokoan datorren ostiraletik igandera bitartean. Ostiral goizean, Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte pilota partidak. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako bi final jokatuko dituzte. Kadete mailan, Oier Aldazabal eta Inhar Egaña Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek LAPKE taldeko bikote baten aurka jokatuko dute, 16:00etan hasita. Ondoren, Hernaniko eta Tolosako nagusien mailako bi bikotek ere finala jokatuko dute Azkoitian. Hala eta guztiz ere, pilota partidak ikuslerik gabe jokatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauak eta neurriak tarteko.

Hona hemen pilota partiden ordutegien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide