Gaur hasiko du denboraldi berria Oteiza pilota elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2020ko ira. 18a, 15:53

Gaur eta bihar artean lau pilota partida jokatuko dituzte Oteiza pilota elkarteko pilotariek, Gurean.

Hainbat entrenamendu eta saio egin ostean, gaur, ostirala, hasiko du Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol elkarteak 2020-2021 denboraldia. Elkarteko pilotariek Gipuzkoako Ezker Horma Txapelketako partidak izango dituzte sasoi berriaren hasieran.

Eskuz binakako kadete eta senior mailako pilota partidak zein gomazko paletako senior mailako partidak ikusteko aukera izango da gaur eta bihar artean Gurea pilotalekuan. Pilota elkarteko kideek azaldu dute "gogotsu" daudela sasoi berria hasteko.

Hona hemen asteburuan pilota elkarteko pilotariek jokatuko dituzten partidak –horiz markatuta Azkoitiko partidak–:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide