Datorren denboraldirako izen ematea irekita

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2018ko eka. 12a, 11:20

2018/19 ikasturterako Oteiza Pilota Kirol Elkarteak izen ematea ireki du. Zazpi urte edo gehiago dituzten neska-mutilentzako deialdia irekita dago, hau da, 2011. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Ikasle kopuruaren arabera, astean bi entrenamendu egingo dira; ikasleen arabera zehaztuko dira asteko bi entrenamendu egunak.

 

Izena eman nahi duenak ekainaren 29ra arteko epea du. 667 50 39 18 telefono zenbakiko Whatsapp zenbakira edo edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzi beharko da ondorengo informazioa zehaztuz:

- Ikaslearen izen-abizenak

- Ikaslearen jaiotza-data

- Guraso edo arduradun baten izen-abizenak

- Astean entrenamendu batera edo bitara joango den zehaztu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide