Martxan da XLIV. Atano III.a Buruz Buruko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2018ko ots. 27a, 12:17

Joan den astean hasi zuten 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek XLIV. Atano III.a Buruz Buruko Txapelketa. Gaur, asteartea, eta bihar, asteazkena, jokatuko dira pilota partida batzuk.

 

Guztira 44 haurrek eman dute izena, 41 mutilek eta hiru neskak. Aurtengo txapelketa, berrikuntza bezala, ligaxka erara jokatuko da eta parte hartzaile guztiek gutxienez bi partida jokatzeko aukera izango dute.

Ikusi gaur eta bihar jokatuko diren partidak:

Otsailak 27, asteartea, 17:15ean:

12 urtekoak:

1go partida: Inhar Egaña-Joanes Larrañaga

2. partida: Oier Aldazabal-Igor Garate

 

Neskak:

Uritz Azkue-Intza Garate

 

Otsailak 28, asteazkena, 17:15ean:

8 urtekoak:

1go partida: Erik Aristegi-Urko San Sebastian

2. partida: Araitz Arellano-Unai Oruesagasti

3. partida: Iker Garate-Joanes Juaristi

 

10 urtekoak:

1go partida: Joanes Garmendia-Denis Carbayeda

2. partida: Lander Zendoia-Enaitz Eizagirre

 

11 urtekoak:

1go partida: Julen Ruiz-Asier Uranga

2. partida: Aimar Iriondo-Denis Galarza

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide