Zizurkilen aurka, kale

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2015ko eka. 5a, 23:40
Argazkia: Bidaniaren aurka Gurean jokatutako itzuliko partida.

2 eta 1 galdu dute azkoitiarrek Zizurkilen aurka jokatu duten Herriarteko txapelketako joaneko jardunaldia. Azkoitiarrek gazteen partida bakarrik irabazi dute 10 eta 22; bigarren partida, 22 eta 14 galdu dute, eta hirugarrena 22 eta 8. 

Gaur zortzi, Gurean (22:00) jokatuko dute itzuliko partida, eta han erabakiko da txapelketan nork jarraituko duen aurrera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide