Azkoitiak irabazi zuen Herriarteko txapelketako itzuliko partida

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2015ko mai. 31a, 14:14

2-1 irabazi zion Azkoitiak Bidaniari pasa den ostiralean jokatu zuten Herriarteko txapelketako itzuliko kanporaketan. Lehen partida 22 eta 1 irabazi zuten, bigarrena 16 eta 22 galdu eta hirugarrena 22 eta 11 irabazi.

Endika Cuevas eta Aitor Azkoitia kadeteak, 22-1 gailendu ziren; Oñederra eta Garate jubenilak 16-22 galdu zuten; eta Markel Andueza eta Joseba Zendoia seniorrak 22-11 irabazi zuten.

Datorren ostiralean Zizurkil hartu beharko dute mendean azkoitiarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide