Peña Elorza taldeko txirrindulariek Oiartzungo eta Urretxuko BTT probetan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea 2023ko eka. 1a, 23:09

Peña Elorzak Oiartzunen eta Urretxun jokatu diren mendi bizikletako laisterketatan parte hartu zuen joan den asteburuan. Asteburuan, Euskadiko Errepideko Txapelketa jokatuko dute Zumarragan (Gipuzkoa).

Joan den asteburuan Peña Elorza taldeak bi mendi bizikleta lasterketatan parte hartu zuen, lehena Oiartzunen, eta bestea, Urretxun. Larunbateko proba Oiartzungo Urkabe mendian egindako zirkuituan jokatu zen, bertan benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek parte hartu zuten. Zirkuituak 2 kilometro zituen, igoera gogor batekin hasi eta jaitsiera tekniko batekin amaituta. Mailaren arabera, hurrenez, hurren, itzuli bat, bi edota hiru itzuli eman zituzten txirrindulariek. Eguraldiak asko gogortu zuen proba, larunbat arratsaldean bero handia egin baitzuen Urkabe mendian. Peña Elorza taldeko hamar txirrindulariek lan polita egin zuten.

Igandean, maiatzak 28, Urretxuko Santa Barbara auzoan infantil mailako Euskadiko Mendi Bizikleta Txapelketa jokatu zen; hiru kilometro inguruko zirkuitu bihurri batean zehar ibili ziren txirrindulariak. Hasteko, nesken txanda izen zen; 50 bat neskak parte hartu zuten zirkuituari hiru itzuli emanez. Peña Elorzako neskek ez zuten proban parte hartu.

Mutiletan, berriz, guztira 75 txirrindulari atera ziren txapelaren bila, 25 lurralde bakoitzetik. Mutilek hiru kilometroko zirkuitu bihurriari bost itzuli eman zizkioten. Gainera, aipatzekoa da lasterketa hasi aurretik euri zaparrada handia bota zuela, eta horrek zirkuitua asko zailduz eta gogortu zuela. Peña Elorza taldeko Amets Barandiaranek eta Eritz Urgarteburuk parte hartu zuten txapelketan. Nahiz eta ez ziren ohorezko postuetan sailkatu, bi txirrindulariek lan bikaina egin zuten; izan ere, lasterketaren aurreko postuetan zihoazela gune tekniko batean jazo zen erorikoan lurrera erori ziren, eta ordutik aurrera atzetik aurreko lana egin beharra izan zuten. Azkenean, Eritzek eta Ametsek 9. eta 15. postuetan amaitu zuten, hurrenez hurren.

Bihar, larunbata, Euskadiko Errepideko Txapelketa jokatuko dute Zumarragan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide