Gipuzkoako nesken lasterketan parte hartu du Peña Elorza txirrindulari taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Peña Elorza txirrindulari taldea 2023ko mar. 22a, 15:20

Azkoitiko taldeko Nora Olaizola benjamina lehiatu zen igandean Irunen, umeen mailako nesken lasterketan.

Martxoak 19, igande goizean, Irungo kaleetan jokatu zuten umeen mailako Gipuzkoako nesken txirrindulari proba. Bertan, hiru mailetako neskek parte hartu zuten parte: benjaminek alebinek eta infantilek. Peña Elorzako taldeari zegokionez, txirrindulari bakarra lehiatu zen: Nora Olaizola. Olaizola benjamin mailan lehiatu zen, eta lasterketa polita eginda itzuli zen etxera.

Aste honetako lasterketari dagokionez, larunbat arratsaldean Oiartzunen jokatuko dira nesken zein mutilen Gipuzkoako BTT txapelketak. Beraz, aste honetan errepideko bizikleta alde batera utzi, eta mendikoarekin lehiatuko dira txirrindulariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide