Caritas Txikian eta katekesian izena emateko epea zabalik du Azkoitiko Parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2022ko ira. 12a, 16:32

2013. urtea baino lehen jaiotako gaztetxoek izango dute aukera Caritas Txikian izena emateko. Horretarako, arduradunekin edo helbide elektronikoaren bidez jarri beharko da harremanetan Azkoitiko Parrokiarekin. Halaber, katekesian izena emateko epea zabaldik dute.

Azkoitiko Parrokiak zabalik du Caritas Txikian izena emateko epea. Irailaren 24an, 17:15ean elkartuko dira aurrenekoz taldeko kideak Kantzelean. Azkoitiko Parrokiak talde desberdinak ditu egun gizarteko behar desberdinak asetzeko, besteak beste, harrera taldea, jantzitegia eta jateko zerbitzua. Era berean, gaixoei, adinekoei eta espetxean dauden lagunei bisitak egiten dizkiete.

Caritas Txikian izena ematen dutenek, era batera edo ebstera talde horiei guztiei laguntzeko aukera izango dute. Bide batez, norbere burua ezagutzen jarraitzeko, bakoitzak barnean duena deskubritzeko eta Jesusek esandakoak gogoan izateko balioko du Caritas Txikiak. Lagunarte desberdinean ekintza desberdinak egin ahal izango dituzte ordubetean gaztetxoek.

2013. urtea baino lehen jaiotako haurrek izango dute Caritas Txikian izena emateko aukera. Hilean bi aldiz elkartuko dira Kantzelean, beti ostiral arratsaldeetan. Azkoitiko Parrokiaren txokoa berritu, eta eskulanak, bisitak zein meriendak egiteko aukera izango dute izena emandakoek. Harremanetarako, 606 21 07 40 telefono zenbakira deitu beharko dute interesa dutenek, azkoitikoparrokia@gmail.com posta elektronikora idatzi. Aldiz, izena eman nahi dutenek formularioa bete beharko dute.

Katekesirako izen-ematea

Era berean, Azkoitiko Parrokiak zabalik du katekesian izena emateko epea. 2016. urtean jaiotako haurrek kristau baloreak ezagutzeko eta horiek haurrei helarazten laguntzeko gunea da katekesia. Harremanetarako, 606 21 07 40 telefono zenbakira deitu beharko da edo azkoitikoparrokia@gmail.com posta elektronikora idatzi. Aldiz, izena emateko formularioa bete beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide