Hausterre eguna ospatu du Azkoitiko kristau elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2020ko ots. 27a, 09:16

Katekesiko haurrek mozorroak eraman zituzten parrokiara, eta hausterrea hartu ondoren aldare parean zegoen bihotz batean katigatu zituzten.

Azkoitiko kristau elkarteak Hausterre eguna ospatu zuen atzo, asteazkena, parrokian. Garizumaren bidez gizarte osoan aitortzen ari garen bizitzeko era eta bizi eredu berrien bila jardun behar dela azpimarratu zuten. Behar dugun aldaketa norbere barrutik hasten da eta hori egiten dugu Jesusi begiratuta.

Bera da eredua eta bizitzeko era gizatiarrena duena; kendu maskarak eta izan zeu. Esaldi hori medio, katekesiko haurrek mozorroak ekarri zituzten. Handitzen handitzen abestia abestu zuten, gizaki bezala alor guztietan hazi behar dugula adierazteko, baita bihotzez ere. Hausterrea hartu ondoren, mozorroak kendu eta Izan benetakoa leloa zuen bihotz batean katigatu zituzten aldare parean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide