Kandelario eguna ospatuko dute igandean, parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2020ko urt. 29a, 09:15

Igandean, otsailak 2, ospatuko dute parrokian Kandelario eguna, eta 2019an jaio ziren haurren aurkezpena eta bedeinkapena egingo dituzte. 

Kandelario egunean, aspalditik, parrokiak duen ohitura oroituko du datorren igandean, otsailak 2. Jaunaren Aurkezpenaren jaia ospatzen du Elizak, Jesus Jerusalemeko tenpluan aurkeztua izan zen eguneko oroimena. Hori dela eta, parrokiak ospakizun berezia egingo du 2019. urtean bataiatu edo jaio ziren haurrentzat eta familientzat: ume horien aurkezpena eta bedeinkapena.

Aurten, katekesiko familiak lagun izango ditugu ospakizunean, bidea kandelaz argituz. Ospakizuna gaurkotuko dugu errealitatearen ezbaian —ekonomia, hedabideen manipulazioa, politikaren egoera…— beti daudelako aukera berriak. Iluntasunez betetako une hauetan argia bilatuz. Gure gizartean gertatzen ari diren fenomeno berriekin, ekintzaileekin bat eginik, gauza berriak aportatu behar ditugu guk ere, bideak zabalduz eta argituz. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ohitura polit hau ez dadin galdu.

Ospakizuna otsailaren 2an, igandea, izango da, 11:00etako meza nagusian. Ospakizunean Irten ezazu abestia kantatuko du parrokiako abesbatzak. Gainera, kandelak bedeinkatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide