Martxan da Haur Katekesia

Erabiltzailearen aurpegia Parrokiko taldea 2016ko ira. 15a, 18:40

Ikasturte berriari gogotsu ekingo diogu. Izan dadila gure haurren katekesia baliagarria helduontzat, gune bat izan dezagun bizitzaz eta fedeaz aritzeko. Hasten lehenak 3. mailako haurrak izango ditugu. Maila horretako haurrek, aurten, Lehen Jaunartzea ospatuko dute eta landu beharrekoa denboraz egin ahal izateko, irailak 28an, beraien guraso edo arduradunak kantzelean bilduko dira, urriko materiala jasotzeko.

 

Urrian, ohiko dinamikarekin hasiko gara. Guraso edo arduradunak asteazkenetan biltzen dira kantzelean, bi ordutegi izanik aukeran, 15:15ean edo 19:30ean.  

1.mailako haurren arduraduak, hilabeteko 1. asteazkenetan biltzen dira. 3 hilabetez (urria, azaroa eta abendua) Haur Katekesiaren nondik norakoaren berri izaten dute. Abenduan, dinamika nolakoa izango den ezagutu ondoren, beraien haurrak apuntatzen dituzte.

2. mailako haurren arduradunak hilabeteko 2. asteazkenetan biltzen dira.

3. mailako haurren arudradunak, hilabeteko 3 asteazkenetan biltzen dira.

Haurrak berriz, ostegunetan biltzen dira beraien taldeekin. 17:15eko edo 18:00tako txandan

1. mailako haurrak urtarrilean hasten dira eta hilabeteko lehen ostegunetan biltzen dira. 

2. mailako haurrak hilabeteko 2. ostegunean biltzen dira.

3. mailko haurrak bi ostegun jarraian biltzen dira, hilabeteko 3. eta 4. ostegunetan.

 

4. eta 5.mailako haurrek irailak 22an izango dute lehen bilera, bertan, katekesirako izen ematea egingo dute eta bilera datak finkatuko dituzte.

Dinamika desberdina jarraitzen dute. Jesusen lagunen taldea osatzen dute. Dinamika partehartzaileagoa da eta barneratasuna lantzen saiatzen gara. Haur hauek, hilean bi aldiz elkartzen dira, beraiek adostutako egunetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide