Eskerrak ostiraleko txirrindularitza proba antolatzen lagundu zenuten guztioi

Boluntariorik gabe lasterketa aurrera ateratzea ezinezkoa izango zela nabarmendu du elkarteak, eta aipamen berezia egin die Azkoitiko Udaltzaingoari, Azkoitiko Udalari eta Tatari.

Jokin Ormaetxea elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Gipuzkoako XXXI. Itzuliaren atariko proban laguntzen izan genituen boluntario denei, haiek gabe ezinezkoa izango zelako lasterketa aurrera ateratzea. Bestalde, aipamen berezia egin nahi diogu Azkoitiko Udaltzaingoari, egindako lan guztiagatik eta emandako erraztasun denengatik. Eta azkenik, Azkoitiko Udalari, eta buru-belarri beti gurekin lanean jarduten den Tata-ri.

Horren lasterketa garrantzitsuan horren emaitza onak izateak, aurrerantzean ditugun erronkei gogoz eusteko indarra ematen digu. Beraz, Jokin Ormaetxea elkarteak hori dena posible egin duzuen guztioi mila esker eman nahi dizkizue.

Erlojuaren aurkakoa izanda, argazkiak ateratzea pentsatu genuen denek beren oroitzapena izan ditzaten. Ikusi argazki guztiak, lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide