Andramaixek 2017

Jubenil mailako txirrindularitza lasterketa antolatzeko deia herritarrei

Abuztuaren 14an, Jubenilen Mailako txirrindularitza lasterketa izango da Azkoitian Euskal Herria Trofeoa probaren barruan. Proba horren azken lasterketa izango da Azkoitian jokatuko dena.

 

Guztion laguntza eskatzen dugu bidegurutzeetan egoteko, lasterketa ondo ateratzeko ezinbestekoa baita denon arteko elkarlana. Bestalde, motozaleen laguntza eskatzen dugu lasterketako hainbat bidegurutzetan laguntzeko.

Beraz, ahal duzuenok mesedez azaldu abuztuaren 14an Plaza Berrira 08:30ean. Bertan laguntzaileen kokapena erakutsiko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide