Mangerak behar dira

Jokin Ormaetxea elkartetik Udalari eskatzen diogu mangerak jartzeko herritarrek autoak eta bizikletak garbitzeko. Bazkide askok eta bizikleta erabiltzaile askok egindako eskaera da. Ez zaigu iruditzen "lapurtu egiten dituzte" aitzakia bezela erabiltzekoa denik gaur egunean. Beste herrietan herrigunetik aparte daude mangerak, eta ez dituzte lapurtzen. Gainera, arazoa lapurretak badira, badugu herrian Udaltzaingo talde handi bat eta Ertzaintzaren base bat. Uste dugu neurriak hartu ezkero arazo hori konpon daitekeela. Gure eskaera kontutan hartuko delakoan, agur bat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide