Urte berri on

Argazkia: Alberto Beloki

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkartetik urte berri on eta osasuntsu bat opa dizuegu azkoittiar guztioi. Urtea, ohiturari jarraituz, Erloko antenan hasi dugu elkarteko kide batzuk eta Azpeitiko zenbait lagunek. Gora gu!

 

Gogoratu 2017 denboraldia gainean dugula-eta, lizentzia berritze epea irekita dugula. Epea urtarrilaren 8an amaituko da. Prezioa, berriz, honako hau izango da 2017. urterako: zikloturista lizentzia 120 euro, gehi elkarteko urteko kuota 20 euro. Diru hori tramiteak osatzeko, antolatzen ditugun ekintzetarako eta Jubenilen lasterketarako laguntzatxo bat besterik ez da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide