Bertsoa paperean

Ezer ez da betiko

Erabiltzailearen aurpegia Naia Arrizabalaga 2023ko mai. 20a, 09:00
(Argazkia: Pxfuel)

Naia Arrizabalaga Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak apirileko Maxixatzen aldizkariaren 'Bertsoa paperean' atalerako egindako bertsoak: 'Ezer ez da betiko'.

Gaia: Ezer ez da betiko.

Doinua: Aita izena kanta beharrak.


Ken Zazpik nahiz eta irakatsi
ezer ez dela betiko
sinisteraino zenbat gauetan
behar da malkotan ito?
Hura ez dela betiko ate
berdinetik etorriko
betiko hamaika ertzetan nahiz ta
sarri duzun ikusiko
luze itxaron arren joan dena
ez da berriz itzuliko.


Irribarrea azkar bihurtzen
da holakotan negarra
pentsatzeraino hau gainditzeko
non saltzen dute indarra?
Ustekabeko labankadekin
zauritu arren bizkarra
bizitzak duen zikloa hauxe
denez bat eta bakarra
lur gainak beti izaten baitu
lur azpiaren beharra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide