Bertsoa paperean

Dena desberdina

Erabiltzailearen aurpegia Naia Arrizabalaga 2021ko ots. 11a, 08:00

Naia Arrizabalaga Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak otsaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Dena desberdina'.

Gaia: Dena desberdina

Doinua: Aita izena kanta beharrak.

 

Hilabetea hasi orduko

Santa Ageda bezpera

inauteriak otsail erdian

parrandarako aukera

ez parrandarik ta ez festarik

ta pandemia aurrera

noizko itzuliko ote da hau

dena normalitatera

zenbat aldatu zaigun guztia

urte batetik bestera

 

Zein handia den Covidak hemen

sortutako eromena

apurtu dira aspalditikan

geneuzkan mila eskema

zein papel zaila langabe edo

baita ostalariena

nahiz ta festarik ez den izango

hilabetetan barrena

ez daigun ahaztu geure eskutan

dagoela ia dena!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide