Epaileen epai zoragarriak euskaldunon alde

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mai. 11a, 09:58

Aspaldi honetan epaileek hainbat epai eman dituzte euskaldunon eskubideak urratuz.

Izenburua irakurri ondoren gehienok harritu egingo zineten, eta lerro hauek irakurtzerako ironiaz eginda dagoela antzeman. Ez dira epai bat edo bi, euskaldunon eskubideak urratzeko aurkitu duten bide berria baizik. Horren aurrean euskalgintzak erantzun bateratua ematea erabaki du, eta Maxixatzenek bat egiten du azaroaren 4an egingo den manifestazio deialdiarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide