Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen batzar orokorra, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mar. 11a, 20:36
Maxixatzen elkarteko lantaldea, Kultur Etxean.

Martxoaren 16rako deitutako batzar orokorra atzeratu egingo du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza garrantzitsu batean eskaera egiteko aukera du elkarteak, eta horrek eragin zuzena izango du aurtengo plangintzan.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bertan behera utzi du martxoaren 16rako deituta zuen batzar orokorra. Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza garrantzitsu batean eskaera egiteko aukera du elkarteak, eta lantaldeak uste du horrek eragin zuzena izango duela aurtengo plangintzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Elkartegintzan parte hartzea sustatzeko dirulaguntzak eman ohi ditu, eta elkartearen iritziz, aurtengorako prestatzen ari garen parte hartze prozesuak laguntza garrantzitsua jasoko du. Orain, prozesu hori prestatzen ari gara buru-belarri. Hori horrela, datorren ostegunerako aurreikusitako batzar orokorra atzera atzeratzea hobetsi dugu.

Batzarra maiatzean edo ekainean izango da. Elkarteak data zehatza finkatzen duenean jakinaraziko die bazkideei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide