Euskaldunon aurkako epaiak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2023ko mar. 3a, 06:24

Orain baino lehen ere izan dira zenbait epailek euskara eta euskaldunon aurka eman dituzten epaiak eta erabakiak, Egunkaria ixtearen orain gutxiko 20. urteurrena horren erakusle. Azken boladan, baina, kontuak are gehiago estutzen ari zaizkigu (Irun, Laudio, Barakaldo, Uliazpi...)

Nola erantzun horri?

  • Epe motzera: Uliazpiko epaiaren ostean, azaldu nahi dugu ez gaudela ados, haserre gaudela. Maxixatzen bat dator Kontseiluaren eta Behatokiaren iritziarekin.
  • Epe luzera: kontzientziazioa eta transmisioa landuko dugu, gaur egungo erronka eta mehatxu berriei aurre egiteko (globalizazioa, digitalizazioa, epai iraingarriak…). Horretarako, Maxixatzenek parte hartze prozesu bat zabalduko du, maiatzaren 6an lehen ekitaldia izango duena.

Orain artekoan, azkoitiarrok auzolanean elkartasunez erantzun izan diegu mehatxuei eta erronkei, eta aurrerantzean ere berdin egingo diegu aurre unean unekoei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide