Maxixatzenen 2022ko egutegia, salgai

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2021ko abe. 23a, 10:19

Egutegia bazkideen artean banatu ondoren, eta ikusirik gehiago eskuratzeko eskaerak egon direla, gaurtik aurrera Lujan eta Hizki papertegietan egongo dira eskuragarri, aleak agortu arte.

Salneurria:

  • Bazkideentzat, euro bat.
  • Bazkide ez direnentzat, 3 euro.

Egutegia inprimatu ondoren konturatu gara bazkideen testu batean akats txiki bat dagoela, eta beste akats nabarmen bat uztaileko egutegian: San Inazio egunik ez! Esaerak dioen bezala "begiratzen ez dena, ezin ikusi".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide