Maiatzaren 28an egingo du Maxixatzenek 25. urteurrena ospatzeko festa

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2021ko urr. 20a, 14:42

Hasiera batean, festa datorren hilean egitea aurreikusi zuen elkarteak, baina orain maiatzaren 28ra atzeratzea erabaki du Maxixatzenek, azaroaren 20an ekitaldi ugari daudelako herrian.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 25. urte bete ditu aurten, eta proiektuaren edo komunitatearen parte izan direnei beraien ekarpena eskertzeko, elkarteak kolaboratzaileekin eta bestelako parte hartzeren bat izan duten herritarrekin egun osoko festa egingo du. Azaroaren 20rako aurreikusi zuen elkarteak festa hasieran, baina egun horretan herrian bestelako ekintza ugari antolatu direnez, elkarteak erabaki du elkartearen eguna 2022ko maiatzaren 28an ospatzea.

Goizean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea herriko kaleak girotzen arituko da. Ondoren, berriz, bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin. Elkarteak jakinarazi du kolaboratzaileekin harremanetan jarriko direla festan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide