Maxixatzenen 2021eko egutegia, salgai

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2020ko abe. 9a, 14:25

Ainhoa Beristainek ateratako argazkiekin eta Erniarraitz bertsozale elkarteko kideek egindako bertsoekin osatu du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak 2021. urteko egutegia. Maxixatzeneko bazkideek abenduko aldizkariarekin jaso dute egutegi berria beraien etxeetan, eta gainerako herritarrek erosteko aukera izango dute.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak egutegia kaleratu du hirugarren urtez jarraian. Ainhoa Beristain argazkilariak herriko hainbat bideri egindako argazkiekin eta Erniarraitz bertsozale elkarteko kideek egindako bertsoekin ondu du datorren urteko egutegia Maxixatzenek.

Irudi eta testuez gain, ordea, beste urte batez Azkoitira eta herritarrengana gerturatu nahi izan du elkarteak egutegiaren bidez, eta aurten ere, herriko eta herria osatzen duten auzoetako jaiak noiz diren zehaztu du. Halaber, jai egunak eta ilargiaren fase bakoitza ere nabarmenduta agertuko da hilabete bakoitzean. Aurtengo egutegian bezala, egun bakoitzak datorren urteko egutegian ere bere laukia izango du, eta horrela, bazkideek oharrak hartzeko aukera izango dute.

Bazkide guztiek beraien etxean jaso dute egutegia, doan. Bazkide ez direnek, berriz, bihartik aurrera, osteguna, egutegia erosteko aukera izango dute 5 euroren truke, Hizki papertegian (Julio Urkixo etorbidea, 34).

Hona hemen egutegiko orri baten adibidea:


Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide