Euskaraldia 2020

Bihar amaituko da Euskaraldiko banderolak jasotzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2020ko aza. 18a, 19:26

Euskaraldian izena eman duten Maxixatzeneko bazkideek Euskaraldiko banderola doan jasotzeko aukera izango dute.

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea Euskaraldian izena ematen duten Maxixatzeneko bazkideei Euskaraldiko banderolak doan banatzen ari da azken egunotan. Bihar, azaroak 19, izango da banderola doan jasotzeko azken eguna.

Astelehenetik ari dira Maxixatzeneko arduradunak txapa eta banderola banaketan laguntzen, eta horiek jaso nahi dituzten bazkide guztiek Torrezuri erakustokira hurbildu beharko dute, 12:00etatik 13:00etara edo 17:30etik 19:30era bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide