Maxixatzenen zozketak

Saski bana zozkatuko du Maxixatzenek bazkide direnen eta egiten direnen artean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2019ko urr. 30a, 17:09

Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren bi saski banatuko ditu Maxixatzenek orain arteko bazkideen eta azaroaren 15a baino lehen bazkide egiten direnen artean. 

Saski bat Maxixatzeneko bazkideen artean zozkatuko dugu, eta bestea, azaroaren 15era bitartean bazkide egiten diren kideen artean. Olioa, ardoa, pikillo saltsa, esparragoak, orburuak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.

Zozketa bazkideentzat zein bazkide egin nahi dutenentzat da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide