Maxixatzenen 2020ko egutegia osatzeko herritarren ideiak jaso nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2019ko urr. 28a, 17:50

Bigarren urtez jarraian, egutegia argitaratuko du Maxixatzenek, eta horretarako hilabete bakoitzerako esaldi bana behar dugu. Parte hartzaileen artean sari eder bat zozkatuko dugu.

Iazko udazken bukaeran, aurreneko aldiz geure egutegia argitaratzeko modua izan genuen, eta, izan duen harrera onaz jabetuta, aurtengoan ere Maxixatzenen datorren urterako egutegia banatuko dugu. Horretarako, ordea, hilabete bakoitzerako esaldi bana behar dugu, argazkiarekin batera uztartzeko.

Egutegiko gai nagusia Ateak izango denez, horren inguruko testu laburrak jaso nahi ditugu maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikoan. Azaroaren 15a izango da esaldiak biltzeko azken eguna, eta parte hartzaileak sari eder bat jasotzeko zozketan sartuko dira.

Ate bakoitzak badu bere maratila, esaldiak osatuz ekin sariaren bila!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide