Maxixatzenen zozketak

Errigorako bi saski banatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko abe. 12a, 12:12
Errigora saskiak.

Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren bi saski banatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean abenduan eta urtarrilean. Beltz eta zuri koloreko saski bana izango dira.

Bata Maxixatzeneko bazkideen artean zozkatuko dugu, eta bestea, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra bazkide egiten diren kideen artean. Olioa, pikillo saltsa, esparragoak, alkatxofak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.

Zozketa hau Maxixatzeneko bazkideentzat da. Bazkideen arteko zozketa abenduaren 21ean egingo dugu, eta bazkide egiten direnen artekoa, berriz, otsailaren 4an. Zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide