Euskaraldia

V. Orbel-jokuek abiatzear, Euskaraldiaren aireak mugituta

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko urr. 19a, 14:00

Udazken haizeak betiko moduan astindu ditu orbelak, baina Orbel-jokuek desberdin datoz aurten. Oraingoan, herritar guztientzako hitzaren jolasa Euskaraldiaren aireak mugituko du, gure lehiaketaren V. ekitaldia abian dela hasiko baita ekimen berezi hori. 

 

Lehiaketa-jolasaren helburua adin guztietako herritarrek ondo pasatzea da, euskaran eta euskal kulturan sustraituta. Hala, azaroaren 23tik abenduren 3rako Euskaraldiarekin lotutako probak prestatu ditugu, euskarazko jolasean elkar hobeto ezagutzeko, eta, bide batez, kontu berriak ikasteko.

Parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da. Horretarako, honako hauek egin behar dira: 

  • Taldeari izena jarri. 
  • Taldearen izena, taldekideena eta kideen e-mailak maxixatzen.eus atarian Orbel-jokuen atalean idatzi edo tabernetako kaxetan utzi; lehen asteko galderen erantzunekin batera ere izango da horretarako aukera. 
  • Izena emanda eta parte hartzen hasita, hurrengo asteetako probak erantzutea izango da eginkizun bakarra.

Aurreko edizioetako dinamika antzekoarekin, azaroaren 1ean hasiko dira Orbel-jokuek: hiru astetan galderak eta probak proposatuko dizkiegu izena eman duten talde guztiei, eta abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperaren bezperan, finala egingo dugu.

Galdera eta probak ostegunero zabalduko ditugu, eta parte hartzaileek astebete izango dute erantzuteko. Erantzunak ostegunerako entregatu beharko dira, zuzenean webgunean idatzita edo tabernetan jarriko ditugun kaxetan erantzunak utzita. Punturik gehien lortzen dituzten 3 taldeak joango dira finalera. 

Jolas egiteko eta ondo pasatzeko gogoa baduzu, sari ederrak irabazi nahi badituzu, parte hartu! 

 

1. Egutegia:

  • Aurkezpen eta izen-emate orria zabaltzea: urriaren 25ean
  • 1. proba: azaroaren 1ean hasi eta 8an bukatu
  • 2. proba: azaroaren 8an hasi eta 15ean bukatu
  • 3. proba: azaroaren 15ean hasi eta 22an bukatu
  • Finala: abenduaren 1ean

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide