Errigorako saskia zozketatuko du Maxixatzenek Facebook orrialdeko erabiltzaileen artean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko eka. 13a, 12:37

Maxixatzenek Erriberako nekazaritza produktuez osatutako saskia zozketatuko du Facebook orrialdeko erabiltzaileen artean. Saskiko produktuak dira olio birjina, orburuak, tomate frijitua, barazki menestra, barazki krema, zainzuriak, potxak eta piperrak.

 

Zozketaren eguna uztailaren 2an izango da. Parte hartzeko, honako urrats hauek eman beharko dira:

- Maxixatzen Herri Komunikabideko Facebook orrialdeari 'atsegin dut' eman.

- Zozketaren berri ematen den argitalpena publikoki partekatu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide