J.C. Perezen solasaldirako oraingoz jasotako galderak bildu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko mai. 4a, 11:23
Juan Carlos Perez, musikaria.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Maiatzeko Lorak egitasmorako antolatutako egitaraua euskal musikarekin lotutako solasaldiak itxiko du. Juan Carlos Perez, Itoitz taldeko abeslari ohia, elkarrizketatuko du Passepartout taldeko Itziar Beitia musikariak. Perezi aurrez galderak bidaltzeko aukera izango dute herritarrek, maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera idatzita. Hauek dira oraingoz Beitiak musikariari egingo dizkion galderak:



- Nolatan bihurtu zinen musikari, zer pauso eman zenituen musikari izatera iristeko?

- Zer motako musika egiten zen zuek hasi zinetenean?

- Non kokatzen zen zuen musika garai hartako panoraman?

- Zer musika mota gustatzen zaizu? Zenbat aldatu dira zure gustu musikalak Itoizen garaitik gaur egunera?

- Zergatik aukeratu zenuten euskaraz abesten hastea?

- Euskaraz kantatzeak zer eragin izan zuen Itoizen ibilbidean eta zurean?

- Zer iruditzen zaizu gaur egungo euskaldun musikariek espainieraz edo ingelesez kantatzea?

- Itoizek hamar urte iraun zituen. Nolako eboluzioa izan zuen taldeak musika aldetik?

- Zeuk erabaki al zenuen bakarka diskoak grabatzea? Hala bada, zergatik?

- Musika konposatzen jarraitzen duzu? Hala bada, zer motakoa?

 

Hona hemen Maiatzeko Lorei buruz Urola Kostako Hitzak egindako artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide