Maxixatzeneko bazkideen batzarra ostegunean

Urtero bezala, Maxixatzeneko bazkideei dei egiten diegu ostegunean, apirilak 26, 19:00etan, Elkargunean izango den batzarrera etortzeko. Bertan, 2017ko balantzea eta datuak azaltzeaz gain, elkarteak 2018ako dituen erronkak erakutsiko ditugu.

 

Hona hemen bileran landuko diren gaien zerrenda:

1.- 2017ean egindakoen gainbegiratua

2.-2018rako asmoak

3.-2017ko balantze ekonomikoa eta 2018eko aurrekontua

4.- Galdera-erantzunak

Maxixatzenen bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide