maxixatzen.eus

Maiatzeko Lorak 2018: Itoizko J.C. Perezek erantzuteko galderak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Ate joka ditugu Maxixatzenen aurtengo Maiatzeko Lorak, eta errematerako Juan Carlos Perez musikariarekin solasaldia antolatu dugu maiatzaren 24an, Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan. Aurtengo ekitaldian, gainera, lehen aldiz aukera berri bat ireki nahi dugu: solasaldirako galderak atal honetan bilduko ditugu, musikariak berak 24ko solasaldian erantzun ditzan.

Maiatzeko Lorak 2018: Itoizko J.C. Perezek erantzuteko galderak
Itoizen kontzertua. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Ibilbide oparoa osatu du musika munduan Azkoitian bizi den mutrikuarrak: Indar Trabes taldean hastapenetan, Itoiz taldearekin arrakastatsu hamar urtez, eta doinu unibertsalak sortuz harrez gero, nola bakarkako diskoetan, hala orkestrarako pieza sinfonikoetan.

Hortaz, animatuko zara, noski, Lau teilatu kanta mitikoaren egileari galderaren bat edo batzuk egitera, ezta?

Izan ere, gaiak parrastan datozkigu J.C. Perez aipatzean: estilo markatuko musikari askotarikoa, gaztelania nagusi zen giroan euskaraz abesteko hartutako erabakia, hitzak aukeratzekoan egindako hautuak, poesiarekiko lotura, arrakastaren aparra, rock erradikalaren garaian hain erradikal ez izatearen gogorra, Itoiz betierekoa…

Bidali galderak maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edo gehitu erantzuna artikulu honen behean, galdera publikoki luzatuz.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Galdera bat gutxitxo irudituta, bi botako ditut nik:

- Nolatan bihurtu zinen musikari, zer pauso eman zenituen musikari izatera iristeko?

- Zergatik aukeratu zenuten euskaraz abesten hastea?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa