Izan Maxixatzaile!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2018ko ots. 2a, 12:37

Sarean eskaintzen dugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurlek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke. Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Kazetaritza librea, irekia eta independentea egin nahi dugu azkoitiar guztientzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta horrela jasotzea zure eskubidea.

 

Egin zure ekarpen txikia, proiektu handia sortzeko. Zure konpromiso ekonomikoari esker, irakurtzen ari zaren edukia eta euskara elkartea babestuko dituzu. Proiektua bideragarria izateko, publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa; bazkideak dira gure arnasa. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Babestu zure herriko euskara elkartea urtean 25 euro ordainduta.

Azkoitiko euskara elkartearen ale garrantzitsua izango zara, herriko euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko. Zure ekarpenari esker hilabetekariak, atari digitalak eta elkarteak antolatzen dituen hainbat ekintzek bizirik iraungo dute. Herriko informazioa euskaraz jasotzea ahalbidetuko duzu.

Egin zaitez bazkide. Izan Maxixatzaile!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide