Maxixatzenen zozketak

Errigorako bi saski banatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko abe. 19a, 17:18
Errigora saskiak.

Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren bi saski banatuko ditugu Maxixatzeneko bazkideen artean abenduan. Beltz eta zuri koloreko saski bana izango dira. Bata Maxixatzeneko bazkideen artean zozkatuko dugu, eta bestea, abenduan bazkide egiten diren kideen artean. Olioa, pikillo saltsa, esparragoak, alkatxofak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.

 

Zozketa hau Maxixatzeneko bazkideentzat da. Bazkide guztien arteko zozketa hilaren 22an egingo dugu, eta abenduan bazkide egiten direnen artekoa, berriz, urtarrilaren 2an. Zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide