Azken egunak Errigora saskia eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko aza. 10a, 09:37

Udazkeneko "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpaina bukatzeko 5 egun baino falta ez diren honetan hauxe Errigoraren azken bideotxo eta mezua:

Euskalduntzea, ahalduntzea eta komunitate eraldatzailea osotzea da besteak beste Errigoraren helburua. Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatu eta Herrilana indartsu mantentzea. Guzti hori prozesu bat da eta prozesua ezin aurrera eraman ekintza txiki horiek burutu gabe. Bete ditzagun zerrendak eskariz ba, ondorengo egunetan. Ez utzi azken egunerako eta eskatu zure saskia lehenbailehen.

EKINTZA TXIKIEKIN HELBURU HANDIAK. ESKATU SASKIA LOTURAN.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide