Eskualdez eskualde dabilen Errigorako karpa helduko da Azkoitira

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko aza. 9a, 17:31
Argazkia: Aiaraldea.

Errigorak, elikadura burujabetza, euskara eta Nafarroa ardatz dituen ekimenak, herriz herri zubiak eraikitzen ari den karpa ibiltaria jarri du aurten martxan. Zapatu arratsaldean, hilak 11, 18:00etatik 20:00etara ikusgai egongo da karpatxoa Azkoitiko herriko plazan. Herrialdez herrialde bueltaka jarraituko du, eta zapatu honetan gurean egingo du geldialdia. Hori da aurtengo kanpainako berritasunetako bat: mobilizazioa eta HERRILANA indartu dituen ZUBIGINTZA ariketa; karpa aitzakiatzat hartu eta eskuz esku elkarbanatzen ari garen testigua.

 

Zapatuko karpan ere saskiak eskatzeko aukera izango da. Zatoz, eta ikusi Errigoraren produktu sorta.

Prest dira ehunka boluntariok prestatutako saskiak eta ondorengo egunotan zerrendak eskariz betetzeko deia luzatu du Errigorak. Eskatu Azkoitin ere saski zuria edota beltza!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide