Azkoitin ere zubigintzan!

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko urr. 17a, 14:23

Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea. Errigora zer den hobeto ezagutu eta herrian proiektua zabaltzen lagundu nahi al duzu? Bilera irekia ostegunean, urriak 19, arratsaldeko 17:30ean Elkargunean (Floreaga gelan).

Udazkenero bezala, Nafarroa hegoaldeko elikagaiak eskuratzeko aukera izango da Azkoitin. Iaz bezala, bi koloretako saskiak eskainiko dira, beltzak eta zuriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide