Iritsi dira Errigorako kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mai. 30a, 16:07

Datozen egunetan banatuko dira herrian eskaturiko kontserba kaxak.

 

Herritar askok eskatu dituzte aurten ere Nafarroan ekoitzitako kontserbak. Kaxak herrian daude jada, eta aste honetan hasiko gara banaketarekin.

Lana errazteko, garrantzitsua izango da jendeak banaketarako zehaztutako egun eta orduak errespetatzea:

- Eskaera Maxixatzenen egin dutenek ostegunean eta ostiralean jaso beharko dute kaxa, Maxixatzenen lokalean: ostegunean 17:00etatik 19:00etara, eta ostiralean 10:00etatik 12:00etara.

- AEKn eskatu dutenek, euskaltegian bertan jaso beharko dute.

- Norbait ezin bada bertaratu, inguruko norbait bidal dezake bere ordez.

Ahalik eta azkarrena itxi nahi dugu banaketa guztia, asko luzatu gabe. Ahalegina egiteko eskatu nahi dizuegu, beraz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide