Haurrentzako munduko jolasak izango dira plazan, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mai. 26a, 12:06

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Alai Batzarekin elkarlanean antolatuta, MUNDUKO JOLASAK egingo ditu bihar, larunbata, Herriko Plazan, 16:30ean hasita. Herriko haur guztiak daude gonbidatuta parte hartzera; jolasaren bidez, munduko hainbat txokotara iritsiko gara, euskaratik eta euskaraz! Zatoz eta hartu parte!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide