Maiatzeko Lorak 2017: Bertso saio aparta ostiral gauean

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mai. 17a, 16:08
2017ko Maiatzeko Loratako bertso saioa.

Maxixatzenen 2017ko Maiatzeko Loreen bigarren ekitaldia izango da datorren ostiralean, hilak 19. Erniarraitz bertsozale elkartea lankide hartuta, bertso saio aparta izango da Floreagako On Bosco aretoan, 22:00etatik aurrera.

 

Silvia Etxanizek proposatutako gaiei erantzuna emanez, honako sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre.

Sarrerak salgai daude Julio Urkixo kaleko Hizki papertegian. Guztira 200 sarrera daude, eta dagoeneko 100 baino gehiago saldu dira. Guztiak ez badira agortzen, egunean bertan ere eskuragarri izango dira aretoko sarreran. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide