Zozkatu ditugu 'Ilargi arrantza' ikuskizunerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko api. 28a, 12:47
"Ilargi arrantza" ikuskizunerako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Miren Azkue Garate eta Beñat Plazaola Badiola izan dira.

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Matadeiko sarreran. Antzezlana igandean, apirilak 30, 18:00etan izango da, Matadeixen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu antzerkiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide