Inoiz baino Errigorago

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko aza. 23a, 22:44

14.000 saski! 80 Azkoitian! 175.000€ Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara! Zuri esker, inoiz baino gehiago! Inoiz baino ERRIGORAgo! Saskiak bihar iritsiko dira Azkoitira, eta banaketa aste honetan egingo dugu. Eskatu duzuenokin harremanetan jarriko gara, tokia eta ordutegia zehazteko.

 

Kanpainaren berri ematean ERRIGORAgo joateko asmoa azaldu genuen. Bada #ZURIesker, guri esker, hasi ekoizleengandik eta saskia eskatzen duzuen azken hartzaileengannaino, tartean garen auzloangile guztioi esker, bagoaz harago, zerumuga berriak amestu ezezik egia bihurtzen hasiak gara.

14.000inguru dira Euskal Herrian guztira eskatutako saskiak! Azkoitian 80! Jauzi iderra. Inoiz baino gehiago izan dira eskatzaileak. Eta ez hori bakarrik, inoiz baino zabalpen handiagoa izan du kanpainak berak eta  amets berrietarako egindako deiak kalean, ahoz aho, sare sozialetan, komunikabideetan... Ederra izan da. 

Ahalegin kolektibo honi esker, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa izango dugu aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Bere garaian euskararen berreskurapenerako, Nafarroa hegoaldeko euskaltzale ameslariek, martxan jarritako proiektuek aurrera jarrai dezaten hauspoa izango da zalantzarik gabe. Eta harago goazenez, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren amets berriak hauspotzeko ere izango da baliagarri.

Saskien banaketa haste honetan egingo dugu, eskatu duzuenokin harremanetan jarriko gara tokia eta ordutegia zehazteko.

Eskerrik asko guztioi eta denon artean, tartean #ZURIesker, egi dezagun bada  ametsak egia bihurtzen!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide