Eskatu Errigora saskia Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urr. 26a, 09:31
Errigora.

Azaroaren 8ra arte Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan parte hartzeko aukera duzu herrian.

 

Azkoitian eskaerak egiteko tokiak:

- Maxixatzen.eus lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edo  607612697 / 943151089 telefonoa

- Oreka bioelkartea

- Latz taberna

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu. Zonalde zigortu hau lurralde euskaldun imajinatu nahi dugu.

Aurtengoan, gainera, bi saski dituzu aukeran: beltza eta zuria. 20 ekoizle, produktu berriak... Inoiz baino eskaintza zabalagoa; inoiz baino Errigorago!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide