Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urr. 19a, 12:55

Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago? Izango gara Errigorago? Aurten ere, Azkotian, Errigora ekimenaren saskia eskuratzeko aukera izango duzu 50 euroren truke eta zuri esker Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari %25a emango diozu.

 

Zergatik eta zertarako?

Euskara ikasteko egitasmoen etorkizuna bermatzen jarraitzeko eta, gainera, zonaldean euskara plazara jalgitzeko ametsa egia bihurtzen hasteko.

Ametsa zuri esker izango delako egia, ala ez delako izango. Auzolanari esker izango delako, ala ez delako izango. Herriak herriari lagundu ezean, ez duelako inork egingo.

Aurten bi saski izango dira aukeran:

Saski beltza:

Oliba olio birgina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.

Saski zuria:

Txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo saltsa, zainzuri estra lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.

Hurrengo egunetan zehaztuko dizuegu eskaera non edo nola egin dezakezuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide